Pasadan astelehenean, Mara-marako Maialen bidelagun, Algortako gaztelekuan masaje tailerraz gozatzeko aukera izan genuen.
Talde txikia, Maialenek jarritako musikaren laguntzarekin, giro lasaia, intimoa, masajeak eman eta jasotzeko paregabea.
Ipuinen bitartez kontaktua, mimoak, masajea, nola dana lotuta dagoen, ze nolako garrantzia duen ikasi genuen.
Ostean praktikatzeko momentua heldu zen, horretarako herramienta: jolasa 😉
Mantaz baliatuz arrastreak eta kulunkak egin genituen.
Ondore masajea emateko ordua ailegatu zen, Maialenek ekarritako materialetaz baliatu ginen horretarako: luma, orrazia, pilota, eta abar.
“Kas, kas oskola” abestiarekin amaiera eman genion tailerrari. Eskerrak eman nahi dizkiogu parte hartu zenuten familiei eta Maialeni, giro oso polita izan genuen.
Leave A Comment