IdaZaleen Txokoa, apirilaren 15ean.
Data eta ordua: Apirilak 15, asteazkena, 19:00etatik 19:40etara.
Bideo-deira sartzeko esteka: ( email bidez helaraziko dizuegu 😉 ) . Jasoko duzuen loturan klikatu eta printzipioz ez duzue ezer gehiago egin behar. Ahal dela ordenagailua edo tablet bidez egitea gomendatzen dizuegu.
Bideo deian erabiliko dugun dinamika hurrengoa izango da:
- Parte hartzaile guztiok izango duzue zuon mikrofonoa isildua ( muteatuta).
- Bideo kamara hautazkoa izango da bakoitzak erabakiko du konektatuta izan nahi duen ala ez.
- Garazi Basterretxeak egingo dizue sarreratxo bat eta dinamika apur bat azalduko du.
- Ipuinaren
lanketarekin jarraitzeko, aurreko martxoaren 11n (aurreko Idazaleen
Txokoan) idazten hasi zineten atal batzuk irakurriko dituzue zuok. Beti
ere txanda eskatuz eta denbora mugatua izango dugu partaide bakoitzak
(2-3min gehienez jota)
- Irakurri nahi izan duzuenon idatziak denok elkarrekin entzun ostean, aipamenak egiteko tartea izango dugu.
- Amaitzeko, Garazik, goizean bidalitako ariketei begirada/errepasu bat emango die eta zalantzak baldin badaude argituko ditug
Nola parte hartu? Ez dauka zailtasunik, ikusiko duzue!
– Parte hartu nahi duzun saioaren estekan klik egitearekin nahiko duzu.
– Baliatuko dugun aplikazioarekin arazoak ekiditeko, Chrome erabiltzea gomendatzen dugu.
– Saioak hasi baino ordu erdi lehenago egongo gara konektatuta egon daitezkeen arazo teknikoekin laguntzeko.
– Sartzeko arazoren bat izanez gero, honako zenbakira ere deitu dezakezue: 619 935 541 (Garazi).
Utzi iruzkina