Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoari jarraipena emateko konfinamendu garai honetan, online bidezko saioa proposatzen dizuegu irakurzale 😉

Apirilaren 23an, osteguna, 19:30tan elkartuko gara Unai Elorriagarekin “Iturria” liburuaz berba egiteko.

Kasu honetan, jitsi meet (bideokonferentzia) bidez egingo dugu solasaldia.

Iturria liburua zuokin ez baldin badaukazue, jakin, hurrengo lotura honetan aurkitu dezakezuela : http://susa-literatura.eus/liburuak/narr13001

Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoa, apirilaren 23an.

Data eta ordua: Apirilak 23, osteguna, 19:30etatik 21:00etara.

Bideo-deira sartzeko esteka:  ( email bidez helaraziko dizuegu ) . Jasoko duzuen loturan klikatu eta printzipioz ez duzue ezer gehiago egin behar.  Ahal dela ordenagailua edo tablet bidez egitea gomendatzen dizuegu.

Bideo deian erabiliko dugun dinamika hurrengoa izango da:

  1. Parte hartzaile guztiok izango duzue zuon mikrofonoa isildua ( muteatuta). 
  2. Bideo kamara hautazkoa izango da bakoitzak erabakiko du konektatuta izan nahi duen ala ez.
  3. Garazi (Egizuk) egingo dizue sarreratxo bat, jitsi meet aplikazioaren eta solasaldiaren dinamika apur bat azalduko du.
  4. Unai Elorriagak, “Iturria” liburuaren solasaldiarekin ekingo dio.
  5. Liburuaren aurkezpena amaitzean, galderen errondarekin hasiko gara. Beti ere txanda eskatuz eta Garazik hitza ematen dizuenean.

Nola parte hartu? Ez dauka zailtasunik, ikusiko duzue!

– Parte hartu nahi duzun saioaren estekan klik egitearekin nahiko duzu.

– Baliatuko dugun aplikazioarekin arazoak ekiditeko, Chrome erabiltzea gomendatzen dugu.

– Saioak hasi baino ordu erdi lehenago egongo gara konektatuta egon daitezkeen arazo teknikoekin laguntzeko.

– Sartzeko arazoren bat izanez gero, honako zenbakira ere deitu dezakezue: 619 935 541 (Garazi).

Beraz, apirilaren 23an, osteguna, elkartuko gara bideokonferentzia bidez 😉

oharra: ez baduzu emailez jaso bidekonferentziara sartzeko lotura, idatzi egizugetxo@gmail.com helbidera