Unai Elorriaga izan genuen atzo geure Uribe Kostako Irakurzaleen Txoko berezi honetan. Jitsi Meet ? aplikazioaren bidez bildu ginen, apirilaren 24ean hain zuzen ere. 24 irakurzale bildu ginen “Iturria” liburuari buruzko solasaldian.
Pedro Iturriak obsesio bat dauka: ipuin itxurako testuak idazten ditu. Ez dakigu jatorriz zer hizkuntzatan idazten dituen, baina badakigu Txekian txekieraz argitaratzen duela, Hungarian hungarieraz. Soro Barturenen gaztetako laguna da Iturria, eta Sorori iruditzen zaio berari buruz ari dela ipuinotan, berari begira idazten dituela.
Horregatik ari dira agian Soro eta Erroman Iturriaren bila Europan zehar: hegazkinak hartzen, hoteletan lo egiten, laster laurogei urte izango dituzten arren. Herrialderen batean Iturriaren ipuinen bat argitaratu dela dakiten bakoitzean hara abiatuko dira: itzultzaile bat lortu, ipuina irakurri, Iturria non bizi den ikasi… Baina ez dute hain erraz topatuko laguna.
Unaik hasiera eman zion solasaldiari Iturria liburua idazteko nola egin zuen edota zer zen lortu nahi zuena azalduz irakurzaleoi.
” Zeintzuk ziren asmoak liburu honetan? Nik umorea nahi nuen liburu honetan. Oso errez esaten dena baina oso zaila lortzea. “
Umorea eta zoramena nahastu ditu Unaik eta bertaratutako gehienok aitortu genuen bezala, lortuak ditu erabat bi asmo horiek Iturria liburuan.
” Hasieran ez nekien txantxetan zeunden, denetarik pasa zait burutik, nahastuta ibili naiz baina aldi berean irakurtzen segitzeko irrikitan, zer ote datorren jakiteko gogoekin” – aipatzen zuen irakurleetako batek.
” Gauza batzuk lortu dira baina beste batzuk agian ez baina nire asmoa hori zen, irakurleak ondo pasatzea umoretik eta zoramenetik. Horregaitik sortu nuen Soro Barturen pertsonaia, berak nahi zuena egin zezake, nahi zuena esan” .
Beste asmoetako bat, oso zaila izaten dela lortzea, harridura eta sopresa sortzearena zen. Ipuinetan dago batez ere hau lortzearen erronka. Urkatuen ipuina, aeropuertoko pasadizua…
” Sorpresak sortzea, irakurlea murgilduta egoteko irakurketa jakin batean eta horrek iraultzea. Hausnarketa sortu nahi nuen, irakurlea hausnartzen jarri. Hori da literaturaren eginkizunetako bat. Harridura eta umorearen gainean sortu nahi nuen zutabe hau “.
Unaik aitortu zigun, joskinen ipuina oso Algortakoa dela. Txikitan bizitako egoerekin oso lotuta doala. “Etxean jozten duen joskina, aberatsei saltzen dizkiete soinekoak, Neguriko jendea, fakturak eramatera joaten zen unea…”
Spoiler gehiegi egin gabe ibili zen bai Unai eta zenbait irakurzale baita ere. Galderen edota hausnarketa tartean aipatu zuen Imak, “pertsonaiei ipini diezun ahotsa asko gustatu zait, entzun egiten nituen, nik imajinatzen ditut”
Unaik esan zigun asko landutako ahotsak zirela pertsonaia bakoitzarenak; Estherrena adibidez.
Horregaitik, gaztelerara itzuliko ete duen galdetzean, Unaik berak esan zuen ez dakiela nola egingo duen pertsonaien ahots horiek duten berezitasun bera mantentzeko.
?Iturria ? liburua online irakurtzeko aukera : http://susa-literatura.eus/liburuak/narr130
Amaieran gainera txalo zaparrada batekin eman genion solasaldiari amaiera, eskerrak ematearekin batera, Unaik bertaratu ginenoi albiste oso on bat eman baitzigun Iturria liburuarekin loturikoa ? Zorionak Unai
( publikoa denean emango dizuegu horren berri ? )
Asebetetze inkesta duzue hemen: https://forms.gle/GhfUMNGamrRQSAkw
Eskerrik asko, Unai Elorriaga!
Baita gure irakurzaleen txoko berezi honetara hurbildu zineten guztioi ere, giro ederra sortu genuen eta!
Gorde dezagun agendan gure maiatzeko UKITXen hitzorduak:
- Maiatzaren 28an, osteguna, 19:30ean- Beñat Sarasola izango dugu gurean, “ Deklaratzekorik ez! ” liburuarekin. Nola elkartuko garen zehazteke dago 😉
Leave A Comment