Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoari jarraipena emateko, online bidezko saioa proposatzen dizuegu irakurzale 😉

Maiatzaren 28an, osteguna, 19:30ean elkartuko gara Beñat Sarasolarekin “Deklaratzekorik ez” liburuaz berba egiteko.

Kasu honetan, jitsi meet (bideokonferentzia) bidez egingo dugu solasaldia.

Deklaratzekorik ez liburua zuokin ez baldin badaukazue, jakin, hurrengo lotura honetan aurkitu dezakezuela : http://susa-literatura.eus/liburuak/narr12802



Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoa, maiatzaren 28an.

Data eta ordua: Maiatzak 28, osteguna, 19:30etatik 21:00etara.

Bideo-deira sartzeko esteka:  ( email bidez helaraziko dizuegu ) . Jasoko duzuen loturan klikatu eta printzipioz ez duzue ezer gehiago egin behar.  Ahal dela ordenagailua edo tablet bidez egitea gomendatzen dizuegu.

Bideo deian erabiliko dugun dinamika hurrengoa izango da:

  1. Parte hartzaile guztiok izango duzue zuon mikrofonoa isildua ( muteatuta). 
  2. Bideo kamara hautazkoa izango da bakoitzak erabakiko du konektatuta izan nahi duen ala ez.
  3. Garazi (Egizuk) egingo dizue sarreratxo bat, jitsi meet aplikazioaren eta solasaldiaren dinamika apur bat azalduko du.
  4. Beñat Sarasolak, “Deklaratzekorik ez” liburuaren solasaldiarekin ekingo dio.
  5. Liburuaren aurkezpena amaitzean, galderen errondarekin hasiko gara. Beti ere txanda eskatuz eta Garazik hitza ematen dizuenean.

Nola parte hartu? Ez dauka zailtasunik, ikusiko duzue!

– Parte hartu nahi duzun saioaren estekan klik egitearekin nahiko duzu.

– Baliatuko dugun aplikazioarekin arazoak ekiditeko, Chrome erabiltzea gomendatzen dugu.

– Saioak hasi baino ordu erdi lehenago egongo gara konektatuta egon daitezkeen arazo teknikoekin laguntzeko.

– Sartzeko arazoren bat izanez gero, honako zenbakira ere deitu dezakezue: 619 935 541 (Garazi).

Beraz, maiatzaren 28an, osteguna, elkartuko gara bideokonferentzia bidez

oharra: ez baduzu emailez jaso bidekonferentziara sartzeko lotura, idatzi egizugetxo@gmail.com helbidera