IdaZaleen Txokoa, maiatzaren 13an.
Data eta ordua: Maiatzak 13, asteazkena, 19:00etatik 19:40etara.
Bideo-deira sartzeko esteka: ( email bidez helaraziko dizuegu ) . Jasoko duzuen loturan klikatu eta printzipioz ez duzue ezer gehiago egin behar. Ahal dela ordenagailua edo tablet bidez egitea gomendatzen dizuegu.
Bideo deian erabiliko dugun dinamika hurrengoa izango da:
- Parte hartzaile guztiok izango duzue zuon mikrofonoa isildua ( muteatuta).
- Bideo kamara hautazkoa izango da bakoitzak erabakiko du konektatuta izan nahi duen ala ez.
- Garazi (Egizuk) azalduko dizue labur, jitsi meet aplikazioaren funtzionamendua.
- Garazi Basterretxeak egingo dizue sarreratxo bat eta dinamika apur bat azalduko du.
- Aurreko tailer egunean idazten hasi zineten atal batzuk irakurriko dituzue zuok – hautazkoa-. Beti ere txanda eskatuz eta denbora mugatua izango dugu partaide bakoitzak (2-3min gehienez jota). Bakoitzak denbora gutxi izango duzuela kontuan izanda, zuen idazlana luzeegia bada aukeratu irakurriko duzuen zatitxoa.
- Irakurri nahi izan duzuenon idatziak denok elkarrekin entzun ostean, aipamenak egiteko tartea izango dugu.
- Amaitzeko, Garazik, goizean bidalitako ariketei begirada/errepasu bat emango die eta zalantzak baldin badaude argituko ditugu.
Nola parte hartu? Ez dauka zailtasunik, ikusiko duzue!
– Parte hartu nahi duzun saioaren estekan klik egitearekin nahiko duzu.
– Baliatuko dugun aplikazioarekin arazoak ekiditeko, Chrome erabiltzea gomendatzen dugu.
– Saioak hasi baino hamar minutu lehenago egongo gara konektatuta egon daitezkeen arazo teknikoekin laguntzeko.
– Sartzeko arazoren bat izanez gero, honako zenbakira ere deitu dezakezue: 619 935 541 (Garazi).
Leave A Comment