Atzo ospatu genuen Getxon Berbodromoaren 9.edizioaBerbodromoa Etxetik” egitasmoa.
Eskerrik asko parte hartu duzuon guztioi. Zuoi esker lortu dugu etxeak, logelak eta sareak euskaraz betetzea !

Aurtengo Berbodromo berezi honetan, bideokonferentzia bidez elkartu ginen 70 bat lagun goizeko eta arratsaldeko saioen artean.

Osteguneko goiza heldu zen eta 9:40ak aldera hasi ziren dinamizatzaileak haien bideodeietara sartzen . Nabaria zen urduritasun giroa πŸ˜‰
Egizuko telefonoa sutan πŸ˜‰ Arazo teknikotxo batzuk konpontzen genituen bitartean agertzen hasi ziren handik eta hemendik 10:00etako saioko parte hartzaileak.
Dena prest genuen #Ahobizi eta #Belarriprestentzat.

Mikrofonoak, bideo kamara egokitu eta Euskaraldiko txapa jantzita genuelarik aurkezpenari ekin genion 2020ko Berbodromoari.

Euskal Herriko edo munduko zein puntu desberdinetatik hurbiltzen ginen izan zen argitzeko lehenengo kontua. Getxoztarrak, Leioaztarrak eta inguruko euskaldunak bildu ginen goizean.
3 gai genituen jorratzeko. Hasteko Konfinamenduaz hitz egin genuen nola ez;) Horrek luze eman zuen eta 2.gaira pasatzeko proposamena bota zigun dinamizatzaileak. Loteria.
Amaitzeko aurten egingo dugun Euskaraldiari heldu genion.

11:00ak aldera hasi ginen amaiera ematen aurtengo Berbodromo berezi honi. Nahiz eta elkarrizketa batzuk goxo goxo zeuden berbetan eta apurtxo bat luzatu ziren.
Goizeko saioa amaitzeko 9 talde argazki atera genituen πŸ˜‰


Arratsaldeko saioan dagoeneko beroketak eginda genituen zenbait dinamizatzailek.
17:40ak aldera hasi ginen deiak jasotzen eta goizean bezala, dinamizatzaileak haien bideodeietara sartzen joan ziren txintxo txintxo.

18:00etako saio honetan Euskal Herriko parte hartzaileak izateaz gain, munduko hainbat txokotan zeuden kideak izan genituen gonbidatu πŸ˜‰
Chicagotik hurbildutako BeΓ±at, Danimarkatik konektatu zen Arrate, David Irlandarra eta ilusio handia egin zizkiguten Bergaratar mordoa izan genituen gurekin arratsaldeko saioan;)
Arratsaldeko saioan 10 talde egin genituen eta amaiera borobila emateko saio honetan ere pantaila argazkia atera genuen;)

Indar erakustaldia egin genuen, sareak euskaraz betez eta euskararen erabilera indartuz.

Nahiz eta zenbait kasutan konekxio arazoak izan genituen, gure parte hartzaileak tinko mantendu ziren pantaila aurrean euskararen alde ibiltzeko prest zeudela erakutsiz πŸ˜‰

Argazkiak hemen dituzue eskuragarri:

Berbodromoa Etxetik 2020

Urtez urte hobetzen laguntzeko hurrengo asebetetze inkesta uzten dizuegu :  https://forms.gle/LoP9g4Vg5RaMVPAm6

Eskerrik asko hurbildu zineten guztioi!

Eta nola ez hau posible izatea egiten duzuon laguntzaile guztioi, datorren urtera arte!

Berbodromoaren antolakuntzan gabiltzanak Egizu osatzen dugun elkarte eta eragile hauek gara:Β Jose Antonio Agirre, Lauaxeta eta Getxoko Udal euskaltegiak, Bizarra Lepoan Getxoko elkartea eta Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzua.