Atzo ospatu genuen Jolas solas egitasmoa, eskerrik asko parte hartu duzuon guztioi. Zuoi esker lortu dugu etxeak, logelak eta sareak euskaraz betetzea!
Ekimen berezi honetan 30 lagun batu ginen bideo deien bitartez 🙂 Arratsaldeko 17:30ean denok prest, hasierako urduritasuna, lotsa eta arazo teknikoak alde batera utzi eta ordu betez asmakisunak, txisteak, abestiak, aho korapiloak eta batez ere barrez eta irribarrez bete genituen sareak!
Saioan 8 talde egin genituen eta amaiera borobila emateko pantaila argazkia atera genuen;)
Etorkizunera begira hobetzen laguntzeko inkesta betetzea eskatu nahi dizuegu:

Eskerrik asko hurbildu zineten guztioi! Eta nola ez hau posible izatea egiten duzuon laguntzaile guztioi, datorren urtera arte!

Berbodromoaren antolakuntzan gabiltzanak Egizu osatzen dugun elkarte eta eragile hauek gara: Jose Antonio Agirre, Lauaxeta eta Getxoko Udal euskaltegiak, Bizarra Lepoan Getxoko elkartea eta Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzua.