Mintzalaguna komunitateko kideon ikasturtea oparoa izan da. Izan ere, urtero bezala, elkarrekin euskara praktikatzeko esperientziak partekatu ditugu. Asteroko hitzorduen zein mintzalagunon sarearen bidez astero hartu-emanetan izan gara.

Ikasturteari amaiera emateko, bi ekintza antolatu ditugu: mintzodromoa eta ardo dastaketa.  Aurrez aurre elkartzerik ez dugun arren, elkartu gaitezen sarean eta amaitu dezagun elkarrekin Topa eginez!

Anima zaitez, eman izena:

Mintzodromoa sarean

Mintzapraktika arratsalde pasa entretenigarria elkarrekin! 

  • Ekainaren 24an
  • 18:30ean
  • Jitsiren bidez
  • Doan

Talde txikietan ( 4-5 pertsona) elkartuko gara eta giro atseginean egunerokotasuneko 3 gairen inguruan hitz egingo dugu.

Euskal Herri osoko Mintzalagunak ezagutzeko  aukera paregabea eskaintzen digu Mintzodromoak.
Mintzatuko gara elkarrekin ?

Izen ematea ekainaren 15era arte ondoko loturan: https://labur.eus/mintzodromoa
Parte hartu! Ez galdu aukera.

——————————————————————————————————————–

Ardo dastaketa sarean


Izen ematea ekainaren 15era arte ondoko loturan: https://labur.eus/ardo-dastaketa

  • Ekainaren 25ean
  • Jitsiren bidez
  • 18:30ean
  • 29€

Zure etxeko erosotasunetik, zure ordenagailuaren, mugikorraren tabletaren bitartez parte hartu dezakezu barkarka edo zure mintzalagun taldearekin elkartuta eta gastuak partekatuz. Baina azken hau aukeratzen baduzue gogoratu alarma egoerak ezarritako segurtasun neurriak betetzeaz!

Aurretik jarraian zehazten diren 3 ardoekin osaturiko sorta bidaliko dizugu etxera, dastaketarako informazioa eta fitxekin batera.

  • Rueda jatorrizko deitura (D.O) duen 2019ko ardo zuri bat, %100 Berdejoa.
  • Nafarroako jatorrizko deitura (D.O) duen 2019ko Ardo Gorria. %100 Garnatxa.
  • Arabar Errioxako Jatorriko Deitura (D.O.) duen 2019ko Ardo Gaztea. 95% Tempranilloa, 5% Viura

Dastaketan zuzenean IÑAKI OLABERRI enologoak gidatua, dastatu ahalko dituzu ardoak eta bakoitzaren berezitasunak ezagutzeko aukera ere izango duzu. Eta baita Euskal Herriko beste Mintzalagunekin, elkartzekoa ere. Egingo dugu Elkarrekin Topa?