2020ko ? San Juan Sua ? berezia izan da, urtero bezala Algortako plazan elkartu barik sareetan gozatzeko moduko bideoa prestatu genuen San Juan Suko batzordean gabiltzan elkarte eta eragileon artean.
Oraingoan bideo horietarako azpitituluak sortu ditugu, gaztelaniaz eta euskaraz, getxoztar (eta edonongoztar) gehiagorengana heltzeko, eurek ere gozatu ahal izateko altxor txiki honetaz.
Hona hemen ? Suaren festa ipuina, Kilimar taldeko Celeste Agüero eta Garazi Basterretxeak sortua, eta San Juan bezperako magia eta tradizioak, ?️ Josu Larrañagarena, bideoak? azpitituluekin ?
Suaren festa / La fiesta del fuego
Subtítulos en castellano y euskera
San Juan bezperako magia eta tradizioak / Magia y tradiciones
en la víspera de San Juan
Subtítulos en castellano y euskera
?Azpitituluak aktibatzeko egin klik 3 puntuetan You Tubeko bideoaren eskuman
Gozatu eta elkarbanatu San Juan Suaren magia!
Eskerrak eman nahi dizkiegu San Juan bezpera berezi hau posible egin duten guztiei: Kilimar taldea, Josu Larrañaga, Albe bertso eskola, Hiruka eta Getxoko udala.
“San Juan sua” batzordea hauek osatzen dugu: Bizarra Lepoan Euskara elkartea, Egizu Getxo Euskaldun elkartea, Getxoko Etorkinen Plataforma, Gorrondatxe kultur elkartea, Itxartu, Yala Plataforma, ALBE bertso eskola eta arlo desberdinetako bolondresak.
Leave A Comment