Ipuinak benetazko egiak barneratzen laguntzen duten gezurrak dira. Larunbatean, Azebarri kultur elkartean bildu ziren lagunak gezurrak kontatzen eta asmatzen ikasi zuten 🙂

Etxealdian bi saio online egin eta gero larunbatekoa aurrez aurreko bigarren saioa izan zen. Dorleta Kortazarren laguntzarekin, gure lagunak, hiru orduz gezurrak zein ipuinak kontatzen ikasi zuten.

Kontatutako ipuinei esker Hego Amerika, Afrika, Euskal Herria, Ingalaterra bisitatzeaz gain Apolonia, inurriak, neskatila eta mutikoak, familiak, Drag queen eta antzekoak ezagutu zituzten.

Hiru ariketa eginda gezur txiki bat kontatzetik beraiek asmatutako ipuin bat kontatzera pasatu ziren 🙂 Saio batetik bestera ikasitakoa nabaritzen da, ikastaroa amaitzean Getxon sekulako ipuin kontalariak izango ditugu, hemendik eskerrik beroena Dorletarentzat ;).

Saio honetako argazki guztiak hemen ikus ditzazkezue.
Hurrengo saioa irailaren 26an izango da.