Ikasturte berezi hau online hasiko dugu Hasier Rekondo irakaslearekin. Urtero legez taldean hasiberri zein esperientziadunentzat badugu lekua. Urriaren 5ean izango da gure lehen saioa eta astelehen eta asteazkenetan 19:30etik 21:00etara norberak bere etxetik saioa egin ahal izango du.

Iraila osoan zehar izena emateko aukera izango da, beraz, denborarik ez galdu eta email zein whatsapp mezu batez (egizugetxo@gmail.com / 644277155) gorde zure lekua.

Noiz: astelehen eta eguaztenetan
Ordutegia: 19:30 – 21:00
Non: Zoom bidez. Aurrerago, aukera balego, klase presentzialetara itzuliko ginateke Aldai Patronatuan, Karitate kalea 1 (Algortan)
Prezioa: hilean 32 € / 27 € Berbalagun, sOrtuetako kide eta Bizarra Lepoaneko bazkideek
Eduki beharrekoak: esterilla eta manta bat
Izena emateko: 644 277 155 / egizugetxo@gmail.com

Ordainketa EGIZU elkartearen kontu korronte-zenbakian egin behar da 3 hilabetetik behin, norberaren izen-abizenak adierazita. Laboral Kutxa ES20 3035 0067 66 0670062588.

Animatu, eman izena eta om shanti!