Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoan ikasturteari hasiera emateko urriaren 29an dugu hitzordua. Jokin De Pedro gurean izango da Joana liburuaz berba egiteko.
Jokin de Pedro “Ramiro Pinilla” eleberri laburren (euskarazko) 1. sariaren irabazlea izan zen 2019an Joana lanagaz.
https://hiruka.eus/getxo/1568618456222-herminia-luque-eta-jokin-de-pedro-ramiro-pinilla-eleberri-laburren-lehiaketako-saridunak
Egungo egoera kontuan hartuta, leku mugatuak izango ditugu gure solasaldietan eta beharrezkoa izango da solasaldi bakoitzerako izena ematea.
Izena emateko epea, solasaldia izatea egokitzen den hilabete hasieran irekiko dugu eta solasaldiko aste horretan jakinaraziko dizuegu lekua egokitu zaizuen.
Inor ez dadin solasalditik kanpo geratu, online ere eskainiko ditugu zuzenean gure solasaldiak (Jitsi Meet bidez).
Solasaldira sartzeko esteka emailez helaraziko dizuegu interesatuei.
Izena emateko: doan, aldez aurretik formulario honetan zure datuak bete.
Solasaldian zehar segurtasun distantziak mantenduko ditugu, derrigorrezkoa izango da musukoa erabiltzea eta gel desinfektatzailea erabiliko dugu.
Beraz, urriaren 29an, osteguna, elkartuko gara Algortako Azebarri Kultur Elkartean 19:30ean.
Animatu zeu ere!
Informazio gehiago: 619 935 541 (Garazi) / egizugetxo@gmail.com
Leave A Comment