Gurasolagunak martxan! Elkarrekin euskara bizi, erabili. Eman izena š
Gurasolagunean izena emateko aukera dago jadanik! Urrian zehar izena eman dezakezu eta azaroko lehenengo astean zure taldekideak ezagutuko dituzu.
Elkarrekin euskara bizi, erabili
Zer da Gurasolaguna?
Euskaraz berba egiteko ohitura duten gurasoak eta mintzapraktika egin nahi dutenak biltzen dituen programa da.
Ikastetxeko gurasoak beste gurasoekin biltzen dituen berbalagunaren aldaera da. Haurrak direla eta, euren ordutegi edo zaintza beharretara egokituta dago eta astean zehar izanik, umeak ikastetxean dauden bitartean edo ostean antolatu daiteke.
Zertarako?
Gurasoen arteko giroa euskalduntzen laguntzeko, hizkuntza ohiturak aldatzeko edota ikasten ari diren gurasoei euren euskara-maila hobetzeko aukera emateko.
Guraso eta seme alaben arteko transmisioa euskarazkoa izatea da helburua eta horretarako aproposak diren uneak bermatu nahi ditugu.
Nola?
Gurasoon artean talde txikietan elkartuko gara, astean behin, ordubetez. Parkean, leku babestu bateanā¦ euskaraz dakitenak eta ikasten ari direnak bilduz.
Eman izena beheko formularioa betez eta … ongi etorri Gurasolagunon mundura!
Leave A Comment