BERBALAGUNA ELKARREKIN! Euskara bizi, erabili.

Berbalagunean izena emateko aukera dago jadanik! Urrian zehar izena eman dezakezu eta azaroko lehenengo astean zure taldekideak ezagutuko dituzu.

Elkarrekin euskara bizi, erabili

Euskaraz lagunartean, modu eraginkorrean eta giro ezin hobean aritzeko.

Mintzapraktika lasai egiteko aukera izateko 4-5 laguneko taldeak osatu ohi ditugu, astero ordubetez elkartzeko konpromisoa hartuz zuen mingainak dantzan jarriko dituzue.

Aurrez-aurreko topaketez gain, beste aukera batzuk ere eskeiniko ditugu aurten. Esaterako, onlineko mintzapraktika taldeak edota berbapaseoak (paseatu bitartean euskaraz egiteko talde txikia) Info 619935541-Garazi

Eman izena beheko formularioa betez eta … ongi etorri Berbalagunon mundura !

Zer da berbalaguna?:
Euskaraz berba egiteko ohitura dutenak eta mintzapraktika egin nahi duten pertsonak biltzen dituen programa da.

Zertarako?: euskara hobetzeko, bide horretan laguntzeko, gehiagotan erabiltzeko, euskaraz bizitzeko, normalizazioaren alde egiteko, …

Nola?
Ohiko jarduera:
talde txikietan, astean behin, ordubetez. Paseoan, kafetegian, parkean,… Ohiko hiztunak eta mintzapraktika egin nahi dutenak nahastuta, beste berba-taldeekin koordinatuta.
Aldaera berriak: Onlineko mintzapraktika edota berbapaseoak.
Ekintza osagarriak: herriko beste berbalagun taldeekin irteerak, afariak, zaletasun taldeak, beste herrietakoekin, mintzalagunen egunean.

Parte hartzeko baldintza: euskaraz komunikatzeko gutxieneko maila izan behar da.

… eta Gurasolaguna?
Ikastetxeko gurasoak beste gurasoekin biltzen dituen berbalagunaren aldaera da. Haurrak direla eta, euren ordutegi edo zaintza beharretara egokituta dago.

BERBALAGUNA ELKARREKIN! Euskara bizi, erabili.

Berbalagunean izena emateko aukera dago jadanik! Urrian zehar izena eman dezakezu eta azaroko lehenengo astean zure taldekideak ezagutuko dituzu.

Elkarrekin euskara bizi, erabili

Euskaraz lagunartean, modu eraginkorrean eta giro ezin hobean aritzeko.

Mintzapraktika lasai egiteko aukera izateko 4-5 laguneko taldeak osatu ohi ditugu, astero ordubetez elkartzeko konpromisoa hartuz zuen mingainak dantzan jarriko dituzue.

Aurrez-aurreko topaketen ordez beste aukera batzuk eskeiniko ditugu aurten. Esaterako, onlineko mintzapraktika taldeak edota berbapaseoak (paseatu bitartean euskaraz egiteko talde txikia) Info 619935541-Garazi

Eman izena beheko formularioa betez eta … ongi etorri Berbalagunon mundura !

Zer da berbalaguna?:
Euskaraz berba egiteko ohitura dutenak eta mintzapraktika egin nahi duten pertsonak biltzen dituen programa da.

Zertarako?: euskara hobetzeko, bide horretan laguntzeko, gehiagotan erabiltzeko, euskaraz bizitzeko, normalizazioaren alde egiteko, …

Nola?
Ohiko jarduera:
 talde txikietan, astean behin, ordubetez. Paseoan, kafetegian, parkean,… Ohiko hiztunak eta mintzapraktika egin nahi dutenak nahastuta, beste berba-taldeekin koordinatuta.
Aldaera berriak: Onlineko mintzapraktika edota berbapaseoak.
Ekintza osagarriak: herriko beste berbalagun taldeekin irteerak, afariak, zaletasun taldeak, beste herrietakoekin, mintzalagunen egunean.

Parte hartzeko baldintza: euskaraz komunikatzeko gutxieneko maila izan behar da.

… eta Gurasolaguna?
Ikastetxeko gurasoak beste gurasoekin biltzen dituen berbalagunaren aldaera da. Haurrak direla eta, euren ordutegi edo zaintza beharretara egokituta dago.

BERBALAGUNON DEKALOGOA

1. Berbalagunak euskaraz aritzeko guneak eskainiko dizkizu, alde batetik zure taldearekin astero biltzen zarenean eta bestetik antolatuko ditugun ekintza osagarrietan. Borondatezko parte hartzean eta errespetuan oinarrituta dago.
2. Berbalagun taldea ez da euskara klasea, berba egiteko saioa baizik. Bertan ez dago irakaslerik.
3. Taldearekin astero taldeak erabakitako orduan eta lekuan ( tabernan, paseo bat emateko…) elkartzeko konpromisoa hartu duzu, beraz, puntuala izan eta ezin duzunean taldekideei jakinarazi denboraz. Talde guztia ados badago biltzeko ordua edo eguna aldatu dezakezue eta kudeatzaileari jakinaraziko diozue.
4. Ordutegi edo bestelako arazoengatik ezin baduzu taldean jarraitu, guri esan. Eta edozein arrazoirengatik taldeaz aldatu nahi baduzu, guri esan.
5. Saioetan helburua taldekide guztiok hitz egitea da, beraz neurtu zure parte hartzea, txandak errespetatu eta  saiatu guztien parte hartzea sustatzen.
6. Berbalagun taldeak irekiak direnez, posible izango da kide berriren bat taldera gehitzea. Baina kide berri bat gehitzeko kudeatzailearen bidez izan behar da.
7. Taldekideen arteko harreman bidea taldeak berak erabakiko du. Hasieran trukatuko dituzue taldekideek harreman honetarako beharrezko datuak.
8. Talde batean baino gehiagotan parte hartzeko gurekin adostu behar duzu.
9. Programaren inguruko informazioa etxera edo posta elektronikora iristen ez bazaizu, guri esan.
10. Egitasmo honetan ez da eraso sexistarik onartuko. Antolatzaileok era honetako erasoak kudeatzeko protokoloa dugu eta protokolo honek jasotzen dituen neurriak hartzeko eskumena dugu. Eraso baten aurrea jarri kudeatzailearekin harremanetan.