Mendira zein bizikletaz joaten zarenean laguntzarik nahi? Sakelako telefonoarekin zein ordenagailuan ibilbideak planifikatu eta lagunekin partekatu gura? Hauxe da behar duzun ikastaroa. Ostegun honetan, azaroak 12, on line izango da, etxean goxo-goxo tresnak ezagutu eta instalatu, eta ostiral arratsaldean, azaroak 13, ariketa praktikoa egiteko geratuko gara 6ko talde txikian, musukoa eta guzti kalean.

Hauek Dani Gutierrez Porsetek gidatuko duen ikastaroan landuko duguna zehatz mehatz:

• Gaiaren euskarazko hiztegia.

• Informazio geografiko motak ikasi, batez ere mapak eta dagozkien iturriak eta biltegiak, adibidez: OpenStreetMap.

• Qmapshack ordenagailurako programa (libre eta doakoa), bai Linux-en bai Windows-en. Instalazioa tailerrean egingo da.

• Oruxmaps, Androiderako programa (ez libre baina bai doakoa). Instalazioa tailerrean egingo da.

Saio teorikoa, azaroak 12, osteguna, 19:45etik 20:30era.
Ibilbide praktikoa, azaroak 13, ostirala, 18:00etatik 20:00etara, Aldai Patronatuan.
Zer behar da? Portatila (Linux edo Windows), mugikorra (Android) eta interneterako konexioa.

Izena emateko beheko formularioan eta zalantzak argitzeko: 644277155 & egizugetxo@gmail.com.