Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoan ikasturteari jarraipena emateko azaroaren 26an dugu hitzordua. Maddi Ane Txoperenarekin elkartuko gara online (Jitsi Meet) Ene baitan bizi da liburuaz berba egiteko.
Solasaldian parte hartzeko beharrezkoa izango da izena ematea.
Solasaldiaren bezpera egunean emailez helaraziko dizuegu bideo deira sartzeko lotura.

2020an X. Gazteluma saria irabazi zuen, Ene baitan bizi da nobelarekin.
_

Kritikak:

Argia
El Diario Vasco

Izena emateko: doan, aldez aurretik formulario honetan zure datuak bete.

Animatu zeu ere!

Informazio gehiago: 619 935 541 (Garazi) / egizugetxo@gmail.com