
Badatorrela Laburbira!
Euskarazko film laburren zirkuituaren XVII. edizioa, 9 filmekin dator Euskararen Nazioarteko egunean gurera :
EGUNA: Abenduak 3, osteguna
ORDUA: 10:00etan eta 16:45ean
TOKIA: Areetako Andres Isasi Musika Eskolan .
Lortu zure gonbidapena: https://labur.eus/laburbiragetxo
Zirkuitu ibiltari honen helburu nagusia da euskarazko sortzaileen lana ezagutaraztea, euskaraz ekoizten jarraitu dezaten aukera emanez eta ikusleei geurean sortutako film fresko-freskoez gozaraztea.
Aurtengo emanaldira 27 lan aurkeztu badira ere, 9 lanen aukeraketa egin da. Irizpideak anitzak izan dira aukeraketa egiteko orduan: lurraldetasuna, ikusentzunezkoaren disziplina, genero parekidetasuna, gaia, formatua,… 9 lan hauetaz osaturiko zirkuitua: zirraragarria, emozioz betea eta nola ez, euskarazko zinemagintzaren islada ezin-hobea duzue.
Hona hemen, XVII.Laburbira osotzen duten 9 lanak (klikatu izenburuetan, filmen eta zuzendarien inguruko informazioa ikusteko):
o Gau Beltza (Euskaltzaleen Topagunea)
o Urak dakarrena(Marilin taldea)
o Anti (Josu Martinez)
o Tigre bat (Amaia San Sebastian)
o Pil Pil (Kristina Zorita)
o Mamarro(Ibon Iza Totorika)
o Kateak(Yolanda Mazkiaran)
o Jauzi bat eta prixt (Maitane Eyheramonho)
o Harria Herri (Dimegaz Kultur Elkartea )
Gainera, 9 film laburren proiekzioaz gain, zuzendarietako batekin- Janire Etxaberekin ( Harria Herri Dimegaz Kultur Elkartea) solasaldia izateko aukera izango dugu , goizeko proiekzioa amaitzean.
COVID-19 dela eta beteko ditugun segurtasun neurriak hurrengoak dira:
- Musika Eskolako sarreran gel desinfektantea eskuragarri egongo da.
- Tenperatura hartuko zaizue sartzen diren guztiei.
- Aurretik egokitutako eserlekuetan eseri beharko zara.
Leave A Comment