Maddi Ane Txoperena izan genuen ostegunean geure Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoko ikasturte honetako bigarren solasaldian.
Online bildu ginen 15 irakurzale “Ene baitan bizi da” eleberriari buruzko solasaldian.

1940. hamarkada gertakari historiko bat biltzen du Ene Baitan Bizi da liburuak. Bortxirietako, Lapurdi eta Baztangoko hainbat emakume eta neskameren lanbideak.
Nire amatxi horrela bizi zen eta horregatik gai honen inguruan interes handi nuen

Hasiera batean ikerketa lan bat egiteko pentsatu nuen ofizioz kazetaria bainaiz baina antropologia ikasketak ikasi ditut.
Bizipenetatik bildutako testigantzak lortzen saiatu nintzen baina galdetzera joaten nintzenean hainbat arazorekin topo egin nuen. “Emakume gehienek ez zeukaten inolako arazorik bizitakoak kontatzeko baina grabagailu edo lagina geratuko zela ikustean, oztopoak jarri zizkidaten batek baino gehiago. “
Emakume batek esan zidan:  “Pasatakoa, ez zela inportantea

Antropologiako lana beste kontu bati buruz egin nuen eta azkenean nobela proiektu baten hasiera puntutzat gai hau hartu nuen.
Idaztea asko gustatzen zaidalako Gazteluma bekari esker idatzi ahal izan dut liburu hau.

Nahiz eta istorioa garai hartan kokatu nahi izan… konturatu naiz gaur egungo garaian kokatua dagoela.

Mariren pertsonaia sortu nuen, gaztea eta emakumea (nigandik gertu egon daitekeen pertsonaia) eta berak bere amatxirekin izan dezakeen harreman hori garai hartako historia hori kontatzeko aitzakia bezala hartu nuen.

Emakumeen historioa nola trasmititu zaigun edo hobe esanda nola ez zaigun trasmititu edota ze hutsune geratu zaizkigun bidean… nabaria da.

Hainbat gai aurkitu ahal ditugu “Ene baitan bizi da” liburuan ; drogaren gaia, errefuxiatu politikoena, iheslarien errealitatea, familia barruan egoten diren isiltasunak…

Maddik aitortu zigun, informazio mota bat asko kostatu zait lortzea; Harremanei buruz, sexualitateari buruz…

Liburuaren azala, ezagun batek egindakoa da “emakume zahar bat eta gazte bat bien arteko fusioa ondo islatzen duelarik liburuaren istorioa”.
Izenburua dagokionez, iragana orainean nola errepikatzen den eta oraina ulertzeko ze garrantzitsua den iragana ulertzea…

Solasaldian parte hartu zuten irakurzaleen galderen artean hizkuntza eta Hika eta Zukaren erabilera egon zen aipagai.

Amatxik hilobari hika eta hilobak amatziri zuka”- Hikaren errealidadea.

Egin dudan hautua izan da: “Nik horrela ikasi dut izan behar zela Hika zure maila berean dagoen edo zure mailatik beherago dagoen jendearekin baina zu baino helduago denari, zukaz egin behar diozu, errespetua adierazteko modua

Nafar Lapurtera nahasketaren inguruan, “ez zait iruditzen hainbesteko nahasketa gure eskualdean harreman handia dago betidanik. Mugan dauden herrietan euskalki berdina dago kasi

Erran, bertze eta horrelako hitzak sartzeko ohitura daukat.

Azkenean bukatu gabeko istorioa … irakurle bat baino gehiago frustratu du horrek ari asko irekiak geratzen baitira…

Asebetetze inkesta duzue hemen: https://forms.gle/oFBGJDHzFFTLy75a8

Atera genituen argazkiak hemen: https://flic.kr/s/aHsmSqyX3A
Eskerrik asko, Maddi!
Baita gure irakurzaleen txokora hurbildu zineten guztioi ere, giro ederra sortu genuen eta!