Binbili-bonbolo proiektua aurten ere martxan jarriko dugu Getxon, 0 eta 18 hilabeteko umeak dituzuenontzat, sehaska kantak eta haur hizkera etxeko txikienekin konpartitzeko proposamena. Martxoan zehar elkartuko gara, gonbidatuta zaudete.
Binbili-bonbolo
ZER DA?
Ume jaioberrientzako materiala lantzeko taldeak. Bertan ahozko tradizioan oinarritutako haur hizkera, sehaska kantak, umea altzoan jolasteko kantak, eskuei eragitekoak… jorratuko ditugu. Binbili-bonbolo izena kulunkaren onomatopeiatik hartu dugu.
NORENTZAT DA?
0 eta 18 hilabeteko umeentzat eta euren gurasoentzat, bospasei familia taldeko. Edozein gurasok hartu dezake parte, euskalduna izan zein ez.
NOLA ANTOLATUKO DUGU?
Martxoan zehar, astean behin, 40 minutuko 4 saio. Euskaraz aritzen diren gurasoentzako 2 talde eta beste 2 oraindik ez dakitenentzat.
HELBURUAK
Baliabideak konpartitzea gurasoekin, beste guraso euskaldunekin sarea egitea eta euskara oraindik ez dakiten gurasoei motibazioa piztea, ikas dezaten.
NON & NOIZ?
Fadurako txikigunean ,astelehenetan, martxoak 1, 8, 15 eta 22.
16:00-16:40
16:45-17:25
Fadurako Txikigunean, asteazkenetan, martxoak 3, 10, 17 eta 24.
16:00-16:40
16:45-17:25*
* Talde hauetan gurasoek euskaraz berba egingo dute.
Sarrera librea da baina izena eman behar da beheko formularioan: sendi@egizu.eus, 622433085 (Ainhoa) & egizu.eus.
Leave A Comment