Otsailari amaiera borobila emateko ipuin kontalari eta umorezko bakarrizketa saioak antolatu ditugu otsailaren 23rako;)

*Goizean, 9:00etan eta 11:00etan Ixabel Agirresarobe ipuin kontalariak bi saio eskeiniko dizkigu Fadurako aretoan (Algorta).

Ezina ekinez egina:

Herri ipuin, istorio urbanoak, emakumeen presentzia… Hainbat istorio laburrez osatutako saioa da.
Bertan kontatzen direnak herri edo hirietan jasotakoak dira.
Publikoarekin harremana bilatzen dut eta umorea ez da falta (umore beltza ere ez).



*Arratsaldean, lekukoa hartuko dio umoreak eta O.Pagalday eta I.Etxeberriaren eskutik, umore bakarrizketaz gozatzeko aukera izango dugu 19:00etan Romo Kultur etxeko areto nagusian (RKE).

Erdaldun berrien kluba:

Irantzuren klubean gutxi dira. Lau katu. Eta sekula ez dute saririk jaso. Ez dituzte telebistan aipatzen. Ez diete elkarrizketarik egiten. Irantzuren kluba ezezaguna da. Klandestinoa. Badakizue zergatik? Irantzuren kluba, erdaldunberrien kluba delako eta erdaldunberri gehienek ez dakite erdaldunberriak direnik. Izan ere, zer arraio da erdaldunberria izatea?



**”Ezina ekinez egina” eta “Erdaldun berrien kluba” saioetarako gonbidapena eskuratzeko zure datuak behar ditugu. Bete ezazu inkesta labur hau eta zurekin harremanetan jarriko gara.

*Ateak goizez, 08:30ean eta 10:30ean irekiko ditugu eta arratsaldez, 18:30ean jende pilaketak ekiditeko.
Saioa iraun bitartean maskara jantzita izan beharko duzu eta segurtasun distantzia zainduko da.

OHARRA: AURREINSKRIPZIOA DA HAU.
Izen-emango duzu baina AFORO kontuak direla-eta gure erantzuna jaso arte ez duzu GONBIDAPENA ziurtatuta. Barkatu eragozpenak!

Eskerrik asko eta gozatu!