Kaixo, lagunok!

Aurten ere Sagardotegiaren bueltan elkartzea pentsatu dugu, Mintzatxotx lehiaketa egingo dugu, baina online eta txotx egin gabe. Ez dugu elkar ukituko, baina elkar zirikatuko dugu eta sari ederrak irabazi ere bai!

Lehiaketa birtual bat ari gara prestatzen eta Mintzalagun guztiak gonbidatuta zaudete berton parte hartzera:  

  • Martxoaren 23an izango da lehiaketa, 18:30ean hasita, sarean. 
  • Parte hartzeko aurrez izena eman behar dahemen edo zure herriko dinamizatzailearen bidez: 619935541 EGIZU
  • Lehiaketan  “sagardotegia” gaiari buruzko galderak egingo dizkizuegu. 
  • Mugikorren bidez burutuko dugu lehiaketa, Kahoot izeneko tresnarekin.  Lehiaketa irekitzen denean, bertan parte hartzeko klabea bidaliko dizuegu eta galdera guztiak mugikorraren bidez erantzungo dituzue.
  • Getxon, Azebarri Kultur Elkartean elkartuko gara.Dena den, etxetik parte hartzeko aukera ere badago, bakarka zein taldeka: galderak erantzuteko mugikorra beharko duzue eta tableta, ordenagailua edo beste mugikor bat zuen  lehiakideekin komunikatzeko. 
  • Etxetik zein lehiaketarako prestatutako guneetatik parte hartuta ere, gogoratu elkar zaindu behar dugula osasun neurriak betez.

 
Lagun artean euskaraz jolastuz ondo pasatu, elkar ikusi eta sari bikainak irabazteko aukera duzue martxoaren 23an. Animatu eta parte hartu!