Fernando Rey izan genuen atzo geure Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoan.
Azebarri Kultur elkartean bildu ginen parte hartzaile batzuk eta beste zenbait etxetik online konektatu ziren.
10 irakurzale bildu ginen“Den dena nahi dugu” itzulpen liburuari buruzko solasaldian.
Itzultzailea irakurle pribilegiatua da. Horrela eman zion hasiera Fernandok atzoko solasaldiari.
Fernandok kontatu zigun bera euskaldun berria dela eta maite duela bere hizkuntza, euskara eta baita ere maite duela gaztelera “ni polimaitasunaren aldekoa naiz”
Pribilegiatuak garela adieraztean esan nahi dudana da, nik liburu bat 10 aldiz irakurri izan dut gero hura itzultzeko. Liburuaren oso barrenean sartzeko aukera ematen dit ariketa honek.
Itzulpen lanak detaile askotara sartzeko bide bat da, idazle hau nor ote da? Zer idatzi du? Zer esan nahi du?
“Txikigintzan gauza politak ateratzen dira eta horiei eman behar zaie duten garrantzia”
“Den dena nahi dugu” itzulpen hau, Katakrak argitaletxeak argitaratu du, beste batzuek argitaratuko ez lituzketen liburuak argitaratzen dituzten hemen. Den dena nahi dugu liburua, ez du zertan gustatu. Nik neuk atera dizkiot gauza ederrak baina ez da nire literatura gustokoena.
Nanni Balestrinik baimena eman zigun bere liburua euskaratzeko hil baino bi-hiru hilabete lehenago.
Koma bat ere ez dagoela ohartuko zineten dagoeneko… Ideiak bota eta bota balego bezala idatzi zuen Nannik, esperimentalizazioaren eredu. Ideiak bota bat ere etenik gabe, komarik ez izateak berak buru barruan zuen zurrunbilo hori kutsatzea zuen helburu.
Esperimentalismoa bilatu dute idazle batzuek . Horrek bilatzen duena 2 gauza dira: Alde batetik, ideia zurrunbilo segida honekin, erritmo frenetikoa. Eta bestetik, ahozkotasunetik hurbil egotea. Nanni saiatzen zen ahozkotik asko hartzen eta botatzen. Hori izan da Fernandorentzat erronka handiena.
Italiako hegoaldetik iparraldera doan langile baten bizitza kontatzen da istorio honetan. Gazte horren istoria, kapitalismoak berekin dakartzan kontraesanak, bidean erortzen den jendea…
“Iradokitzailea izan zen hori margotzea. Iparraldeak beti dei egiten du. Hemen dago distira. Erakusleiho bat eskaparate bat da eta gero jendea engainatua sentitzen da migratu asko bezala”.
Den dena nahi dugu pertsona baten istorioa
kontatzea baino, kolektibo baten egoera irudikatzen du. Liburuko protagonistak talka egiten du
denarekin alderdi komunistaren fabrikarekin, sindikatuekin, nagusiekin…Korporatibismoaren kontrako kritika bat ere
badagoela adierazi zuen Fernandok.
Liburua karikatura bat ere bada exageratua.
Ulertzen dut jendeak esatea den dena nahi dugu eta mundu honek ez digu balio. Eta hor margotua dago kontu hau.
Edukiaren aldetik; harrigarria…pertsonaia ez da heroi bat…ez da etika landukoa etab… berak bizi nahi du eta protesta egin nahi du…Gure kulturan oso harrigarria den gauza bat da hau .
Lanaren desbalorizazioa ere agertzen da liburuan.
Lan ez egitea da alferra ikasi izan dut nik betidanik zioen Fernandok. Lanaren desbalorizazioa oso harrigarria egiten zait niri…oso fuertea.
Amaitzeko Fernandok adierazi zigun berarentzako itzulpenak egitea ariketa polita dela eta arestian aipatu bezala, pribilegiatua sentitzen da horregaitik 😉
___
Asebetetze inkesta duzue hemen: https://forms.gle/NNEXhTVfvQ5f6NkE8
Atera genituen argazkiak hemen: https://flic.kr/s/aHsmV3rRQY
Eskerrik asko, Fernando!
Baita gure irakurzaleen txokora hurbildu zineten guztioi ere, giro ederra sortu genuen eta!
Leave A Comment