Laburbirak, euskarazko film laburren zirkuituak, 18. edizioa beteko du aurten. Oraingoan ere, euskal ikus-entzunezkoen harrobitik 8 film labur mahai-gaineratuko ditu herriz herri, apirilaren 26tik maiatzaren 30era bitartean. Tartean, gurean egingo du geldialdia, Romo Kultur Etxean.

EGUNA: Maiatzak 10, astelehena
ORDUA: 9:00, 11:00, 17:00 & 19:00etan
TOKIA: Romo Kultur Etxeko areto nagusian .

📍Lortu zure gonbidapena: https://labur.eus/laburbira2021

XVIII. edizioa beteko du 2021ean Laburbirak, helburu sendo batekin: sortzaileen lanak ezagutaraztea, euskaraz ekoizten jarraitu dezaten aukera zabalduz.

Genero ezberdinetako lanak:

Laburbiraren 18. edizioa 2019-2020an grabatu eta ekoiztutako euskarazko 8 film laburrek osotzen dute. Emanaldiak irauten duen 72 minututan ikusleak gorrotoa, barrea, beldurra, jakin-mina eta nazka bizitzeko aukera izango du.

Jasotako film labur guztien artean 8 aukeratu dira euren istorio eta kalitate nabarmenagatik eta jaialdietan izandako harreragatik. Horietariko batzuk Zinebi (Nigandik) eta Mendifilm Festival (Aterpean Ateri) jaialdietan aurkeztutako lanak izan dira, eta beste batzuk lehiaketetan sarituak izan direnak: HUHEZINEMA (Babarrun Txapelketa) eta Kameratoia (Agur).

Honako film labur hauek osotzen dute urte honetako Laburbira:

Gainera, 8 film laburren proiekzioaz gain, zuzendarietako batekin solasaldia izateko aukera izango dugu proiekzioa amaitzean.


😷 COVID-19 dela eta beteko ditugun segurtasun neurriak hurrengoak dira:

  • Romo Kultur Etxeko sarreran gel desinfektantea eskuragarri egongo da.
  • Tenperatura hartuko zaizue sartzen diren guztiei.
  • Aurretik egokitutako eserlekuetan eseri beharko zara.