Ikasturte honetan ere, jarraipena emango diogu irakurle kluba- euskara errazean deituriko taldeari;)
Lizar Begoña idazleak gidatutako egitasmoa dugu Irakurle kluba (euskara errazean).
Hilean behin, astelehenetan, elkartuko gara Algortako Gaztelekuan (Algortan, Urgul kalea z.g. 3. solairuan) 19:30etatik 21:00etara, eta bertan irakurrita ekarriko dugun liburuaren inguruan gure iritziak, hausnarketak, ulertu ez ditugun kontuak elkarbanatuko ditugu.
Euskaltegian ikasten bazabiltza edota euskalduna bazara baina euskarazko liburuak irakurtzeko ohiturarik ez, eta berriro ere euskaraz irakurri nahiko bazenu, hauxe da zure lekua.
Irakurriko ditugun liburuak:
Urriak 18, astelehena: Miren Agur Meaberen “Urtebete itsasargian” (B2) liburuarekin emango diogu hasiera.
Azaroak 15, astelehena: Alberto Ladrón Aranaren “Piztiaren begiak” (B1) misterio eta suspense eleberria.
Abenduak 13, astelehena: Agota Kristoffen, “Koaderno handia” (B2) itzulpen liburuarekin amaituko dugu.
Villamonteko liburutegian eskuragarri izango dituzue irakurriko ditugun liburuak.
Aurtengo egoera dela eta *leku mugatuak izango dira, beraz, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea : labur.eus/irakurlekluba
Leave A Comment