Duela bi urte hasi, pandemiak eten, eta orain berriro hastera goaz jarduera honekin:

Zapalduen antzerkia Egizu eta Bilgune Feminista elkarlanean, Eider Sainz de la Mazarekin.

Eguneroko botere-harremanez eta zapalkuntzez jabetuz, horiei aurre egin eta, gaindituz, norbanakook eta taldeek aurrera egiteko bideak jorratzea.

Gorputzetik biziz arreta “hemen eta orain” jarriz, sortuz, elkar zainduz, munduari bestela begiratuz, askeago, osasuntsuago eta pozago bizitzeko.

Urriaren 3an hasiko gara. Arratsaldean 17:00-20:00 artean Fadurako txikigunean. Gonbidatuta zaudete zertaz ari garen zuzenean ezagutzera eta, atsegin baduzue, gurekin segitzera. Eskerrik asko!

Horra ere arropa erosoa eta ur-botila ekarri. Esterillak han ditugu. Aurrerago, agian, zergatik ez, txalaparta, irrintzi eta antzerki, kalean zerbait egin genezake!

Besarkada bana!

Datak: urriak 3 & 17, azaroak 7 & 14, abenduak 12 & 19
Ordutegia: 17:00-20:00
Lekua: Fadura, Algorta
Prezioa: 45€
Informazio gehiago nahi baduzu edo izena emateko, 644 277 155 deitu eta lasaiago berba egingo dugu.

Eskerrik asko hau posible egiten ari zaretenoi!