Parkean olgetan ekimena kalean ere euskaraz jolasteko antolatuko dugu. Maiatzeko hiru ostiraletan, Malakaten hasita, arratsaldez, Getxoko hiru parke desberdinetan, bi dinamika proposatuko ditugu: ginkana-jolasak eta mahai jolasetan aritzeko aukera.

Talde txikietan aritu, euskaraz egin, umeen sorkuntza eta parte hartzea bultzatu nahiko genuke, ginkana eta mahai jolasetan gertuko tratua sustatzeko. Begirale-talde bat eta SENDIn parte hartzen dugun guraso taldeak lagunduko ditugu umeak.

Saioak doakoak dira eta aurretik izen emate formularioaren bidez edo whattsappez izena eman behar da. Hainbat jolas izango ditugu, egokiak 3 urtetik aurrerako umeentzat.

Maiatzaren 13an,  San Isidrotako jai-egitarauaren barruan 17:30ean lotuko gara Malakate parkean. Algortako Iturgitxi parkean izango da gure bigarren hitzordua, maiatzaren 20an. Eta hirugarrenez Romora joango gara, maiatzaren 27ean, Santa Eugenia plazara.

Norentzat: 3 urtetik gorakoentzat, gurasoekin batera.
Materiala: mahai jolasen bat ekarri nahi baduzue, aurrera!
Gurasoen lan taldean (mahai jolasen batekin edota ginkanan) lagundu nahi badiguzu, eman izena beheko formularioan. Eskerrik asko!

PARKEAN OLGETAN

Noiz: maiatzak 13, 20 & 27, ostiralak, 17:30-19:30
Non: Getxoko Malakate parkea, Algortako Iturgitxi parkea & Romoko Santa Eugenia plaza
Norentzat: 3 urtetik aurrerako ume eta gurasoentzat.

SENDI proiektua Getxoko Udalaren eta Egizu euskara elkartearen arteko elkarlana da. Informazio gehiago behar baduzu, www.egizu.eus/sendi-ra jo. Aitziber: 622 4330 85 / sendi@egizu.eus