Apirilaren 7an, ostegunean, sartuko da 22. Korrika Getxora eta Berbalagunok, ohi legez, Bizarra Lepoaneko kideekin batera gure kilometroa izango dugu.

1737´kilometroa


7:26an Gernika parkean (Neguri), Makaleta etorbideak eta Lexarreta kaleak bat egiten duten lekuan hartuko dugu lekukoa.

Lekuko eramailea: Youseff


Youseff euskara ikasten ari da eta Berbalagunon bizikleta-taldeko kidea da. Egizuko bestelako kide eta Berbalagunok ere bertan elkartuko gara 7:15ean Korrikan elkarrekin parte hartzeko. Animatu zeu ere!

Eskerrik asko berezia eman nahi dizuegu kilometroa erosten lagundu duzuen berbalagun guztioi, aurreikusitakoa baino diru gehiago batu dugu aurten, eta AEKra bideratuko dugu. Gora Korrika eta gora Getxoko berbalagunak!