Ekaina ate joka dugu eta udako berbalagunean aritu gura duzuenontzako taldeak antolatzen hasi gara. Uztailean eta irailean zehar euskara erabiltzen jarraitu nahi dugunontzat plana prestatu dugu: talde txikietan, astean behin, zer edo zer hartzen dugun bitartean terrazaren batean… animatuko zarete?
Ekainaren 20a arte izen-ematea irekita egongo da. Ekainaren 27an hasiko gara elkartzen. Uztailean eta irailean zehar parte hartzeko konpromisoa eskatzen dugu, abuztuan jai. Herrian bazaude eta talderen batean sartu nahi baduzu, formularioan zure datuak eta ordutegiak eman! Telefonoz +34 722 78 93 02 (Rozio) ere berba egin dezakegu.
Adi! Aurten izena ematerakoan 3 aukera izango dituzu:
BERBALAGUNA:
Zer da? Euskaraz hitz egiteko ohitura dutenak eta mintzapraktika egin nahi duten pertsonak biltzeko programa da.
Zertarako? Euskara hobetzeko, gehiagotan erabiltzeko, euskaraz bizitzeko, normalizazioaren alde egiteko, ingurune euskalduna sortu, indartu eta zabaltzeko…
BIDELAGUNA:
Zer da? Berbalagun taldeetan bide-lagun figura duen pertsona da, jariotasunez hitz egiten duen laguntzailea (C1* maila duena). Berbalagun taldea eta egitasmoaren bultzatzaileen arteko zubia da.
Zertarako? Euskaraz hitz egiteko beharra dutenak laguntzen dituzulako, euskal hiztunen kopurua handitzen duzulako, hitz egiteko gaitasunak hobetzen dituzulako, herriarekiko sare berriak sortzen laguntzen duzulako, euskal komunitatea handitzen duzulako, eragile aktibo bihurtzen zarelako…
GURASOLAGUNA:
Zer da? Ikastetxeko gurasoak biltzen dituen berbalagunaren aldaera da. Haurrak direla eta, euren ordutegi edo zaintza beharretara egokituta dago.
Zertarako? Euskara hobetzeko, gehiagotan erabiltzeko, euskaraz bizitzeko, normalizazioaren alde egiteko, ingurune euskalduna sortu, indartu eta zabaltzeko…
Leave A Comment