Udaberri honetan Irakurle Kluba (euskara errazean) martxan!

Lizar Begoña idazleak gidatutako egitasmoa dugu Irakurle kluba (euskara errazean).
Hilean behin, astelehenetan, elkartuko gara Algortako Gaztelekuan (Algortan, Urgul kalea z.g. 3. solairuan) 19:30etatik 21:00etara, eta bertan irakurrita ekarriko dugun liburuaren inguruan gure iritziak, hausnarketak, ulertu ez ditugun kontuak elkarbanatuko ditugu.

Euskaltegian ikasten bazabiltza edota euskalduna bazara baina euskarazko liburuak irakurtzeko ohiturarik ez, eta berriro ere euskaraz irakurri nahiko bazenu, hauxe da zure lekua.

Irakurriko ditugun liburuak:


Apirilaren 17a, astelehena: Irene Soláren “Dikeak” (B2) eleberriarekin emango diogu hasiera. Itzulpena Joxan Elosegik egin du.


Maiatzaren 8a, astelehena: Art Spiegelmanen “Maus” (B1) eleberri grafiko autobiografikoa, Pulitzer saria jaso zuen 1992an. Itzulpena Julen Gabiriak egin zuen 2022an.


Ekainaren 12a, astelehena:  Uxue Apaolazaren, “Bihurguneko nasa” (B2) narrazio liburuarekin amaituko dugu.

Villamonteko liburutegian  eskuragarri izango dituzue irakurriko ditugun liburuak.
Leku mugatuak izango dira, beraz, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea : labur.eus/irakurlekluba