Badator Nafar hegoaldeko uzta ESKUTIK ESKURA! Martxoaren 9tik 29ra egin ahal izango dira eskaerak Errigoraren webgunean.
Aurten 4 balioetan ardaztuta dator ESKUTIK ESKURA kanpaina: bertakotasunean, euskaran, auzolanean eta nekazariekiko harremanean. Urte osorako despentsa bete hurbileko produktu hauekin eta izan Errigoraren komunitatearen parte.
Euskal Herria oinarri eta auzolana lanabes dituen ekimen herritarra da Errigora. Nafarroa hegoaldea du ardatz eta euskara ofiziala ez den zonaldean eragin nahi du, eremu horretakoak propio diren elikagaiei Euskal Herrian bidea emanaz, euskaratik, euskararako eta euskaraz.
Eguneroko kontsumo ohituretan eragiteko jaio zen kanpaina honetan Nafarroa hegoaldeko oliba-olio birjina estra eta kontserba-sortak eska daitezke, auzolanari esker, norbere herrian ekoizlearen jatorrizko prezioan.
Bertakotasuna: ziurtatzen dugu produktuaren osagai nagusiak Ager zonaldean ekoiztuak direla.
Euskara: ziurtatzen dugu produktua ekoiztu duen ekoiztetxean euskara normalizatzeko plana garatzen ari garela.
Auzolana: ziurtatzen dugu produktua ekoiztu duen ekoizlea Errigorak antolatzen dituen auzolanetako partaide dela.
Nekazariekiko harremana: ziurtatzen dugu produktuaren osagai nagusiak ekoiztu dituen nekazariarekiko harremana bidezkoa izan dela.
Leave A Comment