Nazioarteko poesia egunaren harira elkartuko gara, urtero legez, Azebarri kultura elkartean martxoaren 25ean. Musika eta poesia lotzen dituen emanaldi hau antolatzeko Azebarri, Bilgune Feminista eta Egizu elkarteok lotu gara.

Maddi Oihenartek, bere kantuak sortzeaz gain, idazle askoren olerkiak edo hitzak kantatzen ditu, poesia egun honetan horiek ardaztuko dute kontzertua, Jeremie Garat musikari mauletarrarekin batera emango duena, hain zuzen.

Poesia xuxurlatzen Celeste Agüero eta Garazi Basterretxea getxoztarrak arituko dira, hauek emakume idazleen poemak edo hitzak partekatuko dituzte, Leire Bilbao, Itxaro Borda, besteak beste.

Martxoaren 25, 20:00, MADDI OIHENART & JEREMIE GARATen kontzertua eta POESIA XUXURLATUA CELESTE AGÜERO & GARAZI BASTERRETXEAren eskutik. Nazioarteko poesia egunaren harira.