Zer da?

Guraso eta bestelako hezitzaileen arteko, hau da, helduen arteko, hizkuntza-praktikak aldatzeko eta euskara gehiago erabiltzeko aktibazio ekimena da.

Urriaren 19tik 29ra bitartean, beraz, ekintzak proposatuko dizkiegu guraso eta zaintzaileei, euren arteko euskararen erabileran eragiteko eta umeekiko hizkuntza eredugarritasuna bultzatzeko.

Zelan parte hartu?

Euskaraz ondo moldatzen bazara:

  • Lehen hitzak euskaraz egin, euskara ulertzen duten ezagunei zein ezezagunei.
  • Ulertzen duten kideekin eutsi beti euskarari, baita hauek erdaraz hiz eginda ere.

Hitz egiteko zailtasunak badituzu, baina ulertzen baduzu:

  • Gonbidatu zue ingurukoak euskaraz jarrai dezaten.

Gurasoak ahalduntzeko tailerrak

GURASO EUSKALDUNAK AHALDUNTZEKO TAILERRAK

Hizkuntza-ohiturak euskarara aldatzeko, ditugun kezkak elkarbanatzeko eta egoera desberdinen aurrean estrategia eta baliabideez hornitzeko… guraso euskaldunentzako ahalduntze tailerra.
Belarriprest eta ahobiziei tresnak eskaintzeko ordu eta erdiko tailer parte-hartzaile eta dinamikoa.

Gurasook parkean, kiroldegian… biltzen zarete eta gaiaz kezkatuta zaudete? Ikastetxe bereko aita-ama koadrila zarete? Ikastetxe bateko gurasoen elkartekoa zara eta tailerra ikastetxera eraman nahiko zenuke?
Jarri gurekin harremanetan, idatzi mezua: getxo365@bizarralepoan.eus.
Taldeak osatzeko, gutxienez, 6 pertsona / Doan.

YO NO SÉ EUSKERA PERO “EGUN ON”

Jakin nahi baduzu nola lagundu zure seme-alabei irakaskuntzan arrakasta izan dezaten, euskararekin, azken batean, bizitzan, hau da zure tailerra. Laburra baina laburra: lagunduko dizuten aholkuak eta tresnak.
Jarri gurekin harremanetan, idatzi mezua: getxo365@bizarralepoan.eus
Taldeak osatzeko, gutxienez, 6 pertsona / Doan.

Egitaraua

AURKEZPEN FESTA

Urriaren 19an, 17:30ean, izango da Areetako Geltokia plazako auditoriumean (euriarekin Areetako Elkartegian), Jon Plazaola eta Itxaso Payá aktoreek bideratuta. Artista gonbidatu gisa Iholdi eta Ibabe Beristain (Goazen telesaila) eta regetoia euskaraz egiten duen Txekoslobako musikari getxoztarra izango dira. Esketxak, musika, eta zuen konpromisoak hartuta familia-argazkia ateratzeko eta oroigarri gisa eramateko fotomatoia ere izango dira.

IPUIN-KONTAKETA & HITZALDIA

Urriaren 18an, asteazkenean, familia osoarentzako ekitaldia izango da Muxikebarrin, 17:30etik aurrera. Gurasoentzat “Umeek euskara gehiago erabiltzeko helduon rola” solasaldia izango da, Maite García Ruiz, euskal Hizkuntzalaritza eta Filologian doktore getxotarraren eskutik. Umeentzat, Madduki ipuin kontalariak hiru urtetik gorakoentzako saioa eskainiko du. Euskaraz izango da eta doako haurtzaindegi zerbitzua izango da. Izenematea: https://online.forms.app/bizarralepoan/umeek-euskara-gehiago

GAMER GELA & HITZALDIA

Urriaren 23an, Getxo Elkartegian, 17:30ean Gamer Gela gaztetxoentzat eta Pantailak euskaraz solasaldia izango dira, azken hau interpretazio zerbitzuarekin Telegram aplikazioaren bidez. Seme-alabek euskarazko bideo-jolasetan aritzeko aukera izango dute. Izenematea: https://online.forms.app/bizarralepoan/pantailakeuskaraz