Eskatu saskia! Urriaren 20tik azaroaren 9ra

Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpaina martxan da azaroaren 9ra arte, saskia erosi eta balioaren %25a Nafarroa erdialdeko eta hegoaldeko euskalgintzara bideratuko da. Oraingoan 50 €tako saski bakarra prestatu dute, 23 ekoizleren 9 produktu ekologiko eta konbetzionalak nahasian.

130.000tik gora saski bete dituzte Nafarroa hegoalde eta erdialdeko produktuekin, Euskal Herrian bertan kontsumi daitezen. Aldi berean, euskalgintzaren zakua ere oparo bete dute —1.800.000 euro!— saskiek emandako mozkinekin. Eta, kanpainak joan kanpainak etorri, Errigoraren komunitatearen argazkia betez joan da ekimenera batu diren boluntario, ekoizle, kontsumitzaile, bidelagun eta onuradun berriekin.

Zure alea ere emateko prest? Eskatu saskia eta segi dezagun euskarari puzka egiten errigora.eus-en.