Neguko solstizioko mitoak, bereziki suarekin eta urarekin lotura dutenak, euskal kulturaren ardatz izan dira mendetan, eta horiek landuko ditugu, Maddalen Cuñado eta Jon Etxebarriaren kontaketen bitartez eta norberaren sormenari lekua eginez. Eguberrietan berriro gure egiteko, naturara hurbilduko gara bertokoa izan den kosmogonian fokua jarrita. Azebarri kultur elkartearen eta SENDIren arteko elkarlana da saio hau.

🔥NEGUBURUA: neguko solstizioko mitoak entzun, Olentzero enborra apaindu, Gabonetako postala sortu & txokolatea hartu elkarrekin.
👧🏽🧒🏾4-12 urtekoentzat, familiako kideren batek lagunduta.
📅Abenduak 22, ostirala, 17:00
🏛️Azebarri kultur elkartean, Euskal Herria kalea 14, Algorta
✍️Doan, izen ematea beharrezkoa da: 622433085 / sendigetxo@gmail.com

“Olentzero enborra” ipuina ezagutzen duzu?

Neguko solstizioan, “neguburuan”, enborrak erretzen zituzten Eguzkiari indarra emateko, eta kiskalitako zur hori gordetzen zuten, adur ona ematen zuelakoan. Subil horiei Olentzero-enbor deitzen zitzaien, eta horretan oinarrituta, ipuin ilustratua argitaratu zuen iaz Jon Exebarria “Txontxe”k Malen Amenabar ilustratzaileagaz batera.

Informazio +