Ostegun honetan, azaroak 30, greba orokor feministarekin bat egingo dugu zaintza eskubide kolektiboa erdigunera ekartzeko, zaintzaren egungo antolamendu soziala eraldatzeko eta euskal zaintza publiko eta komunitarioa sortzeko. Horrekin batera, dei egiten dugu egingo diren ekintzetan eta mobilizazioetan parte hartzeko.

Azaroaren 30ean zaintzarako eskubide kolektiboaren alde manifestatuko gara. Pertsona guztiek, bizi osoan zehar, askatasunez eta konpromisoz, zaintza eskaini eta jasotzeko eskubidearen alde alegia. Zaintzaren afera denon ardura da: emakume, gizon, gazte, heldu, ikasle, langabe, pentsiodun, erabiltzaile, norbanako, eragileena.

Algortako egitaraua hementxe: