San Juan bezperan elkartuko gara berriro San Nikolas plazan, ekainaren 23an, osteguna, 18:30etatik aurrera. Egitarau oparoa prestatu dugu Algortako hainbat eragileren artean, bertan aurpegiak margozteko tailerrarekin hasiko gara Bapiruke eta Hariako begiraleen eskutik, ondoren Bidaibizitzen txontxongilo- eta zirku-ikuskizuna izango dugu Izaskun Rueda artistarekin, Albeko June Diaz, Peio Lago eta Maialen Lago bertsolarien emanaldia izango da gero, txokolate-jana izango dugu arratsalde honetan, Abianeko lagunek prestatuta San Nikolas Zabalik elkarteko lagunekin batera. Munduko postreak ekarriko dituzte Getxoko Etorkinen Plataforma Federazioko kideek, Filipinetakoak izango dira aurtengoak. Txondorraren prestaketan Abianeko lagunak arituko dira, eta Itxartuko dantzariak etorriko zaizkigu konjurua eta Urdiaingo San Juan Kantaita aurkeztera.
Konjuruarekin batera sua piztuko dugu, eta haren inguruan dantzatuko dugu jaiari bukaera emateko. Animatu eta etorri, denok zaudete gonbidatuta!
Hemen duzue egitaraua:
18:30 Aurpegia margoztu gura duzu? Bapiruke eta Hariako begiraleen eskutik.
19:00 “Bidaibizitzen” txontxongilo eta zirku- ikuskizuna adin guztientzat.
20:00 Txokolate-jana eta munduko postreak banatuko ditugu. Abian eta San Nikolas Zabalik elkarteko kideen eskutik txokolatea eta Getxoko Etorkinen Platafroma Federaziokoek Filipinetako “biko” postrea prestatuko dute.
20:30 ALBEko bertsolarien saioa: June Diaz, Peio Lago eta Maialen Lago
21:00 Konjurua & Urdiaingo San Juan kantaita Itxartuko dantza taldearen eskutik
Sua piztu, aurten zer ekarriko duzu sutara botatzeko? Plastikorik ez, mesedez.
23:00ak arte suaren inguruan dantzan!
“San Juan sua” batzordea hauek osatzen dugu: Abian elkartea, ALBE Bertso eskola, Bizarra Lepoan Euskara elkartea, Egizu Getxo Euskaldun elkartea, Getxoko Etorkinen Plataforma Federazioa, Haria eten barik elkartea, Itxartu dantza taldea, San Nikolas Zabalik.
BIDAIBIZITZEN txontxongilo- eta zirku-ikuskizuna
El jueves 23 de junio nos encontraremos en la plaza San Nikolas de Algorta como todos los años para festejar el solsticio de verano.
Programa:
18:30 Taller de pintacaras, de la mano de Bapiruke y Haria.
19:00 Espectáculo de marionetas y circo “Bidaibizitzen” para todas las edades.
20:00 Sesión de bertsolaris de ALBE: June Diaz, Peio Lago y Maialen Lago
20:00 Entrega de chocolatada y postres del mundo. Gente de Abian y San Nikolas Zabalik prepararán chocolate y amigas de la Federación de Plataforma de Inmigrantes de Getxo traerán el postre biko de Filipinas.
21:00 Conjuro & Kantaita de San Juan de Urdiain de la mano de Itxartu dantza taldea
¿Qué traerás este año para echarlo al fuego? (Nada de plásticos, por favor)
¡Hasta las 23:00 bailaremos alrededor del fuego!
La comisión está formada por Abian, ALBE Bertso eskola, Bizarra Lepoan Euskara elkartea, Egizu Getxo Euskaldun elkartea, Getxoko Etorkinen Plataforma Federazioa, Haria eten barik elkartea, Itxartu dantza taldea y San Nikolas Zabalik.