Honelako ekimenetan kopuruari baino pertsonei begiratu izan diegu beti. Kalitateak erakartzen gaitu, kantitatea hor dagoen kopuru bat da, gehienetan hotza izan daitekeen zifra. Berbalagunak nortzuk dira? Zergatik dute interesa parte hartzeko? Zaharrak, gazteak, gurasoak, ikasleak, irakasleak, emakumeak, gizonak. Gehienek nahi baino gutxiagotan egiten dute euskaraz, eta horregatik datoz, ondo pasatzera. Aurten Getxon 100 lagunek eman dute izena Berbalagunan. (Gu harro gaude!)
Ukberri.net-eko lagunek ere honen berri eman dute artikulu honetan.
Zorionak!!! Kopuruak ez dira garrantzitsuenak, baina laguntzen dute, egia esan. Guk Derion 30 pertsonako muga gainditu dugu aurten (iaz 27) eta pozez gainezka gabiltza. 40ra baietz.
Zorionak eta 100 horiek pozik egon daitezen saiatu, hori da bidea eta.
eskerrik asko! pozik eta gogotsu egoteko moduko datuak ditugu aurten. herriz herriko egitasmoak zabaltzen ari dira, denon lanak sinergia berean lotzen zaizkigu, lotzen ditugulako. ZORIONAK!