Azaroaren 16rako "Euskal Herria bizikletaz: nire lehenengo bidaia" diaporama izango dugu www.bizibidaia.net-eko lagunek eskainia. Rosak eta Mikelek, Eki, euren ume txikiarekin egindako bidaia kontatuko digute 9:00etan eta 11:00etan Erromoko Santa Eugenia Kultur Etxean eta 17:00etan Algortako Aldai Patronatuan.
Sarrera moduan eta etortzeko gogoa pizteko hauxe:
Euskal Herriko irudi anitza ematen saiatzen gara, horretarako ibilbidean, besteak beste, aurkituko ditugu: 7 lurraldeak eta 7 kapitalak, Zuberoako baserri-girokoen tokiak eta Nerbioiko ezkerraldeko hiri-girokoenak, Urumeako hezetasuna eta Bardeetako idorra, Isturitzeko antzinatasuna eta Kursaal-eko modernitatea, Arabako Lautadako ordokia eta Pirineoko maldetako gertutasuna, kostaldeko kresala usaina eta lehorrekoaren zerealarena, Gernikako zuhaitzaren euskal ikurra eta Guggenheimaren nazioarteko onespena.
Etapek bataz beste 39,3 km luzera eta 749m igoera dute. Guztira 1.178,9 km luzera eta 22.461 m igoeran. Gure lurraren orografia kontuan harturik, fisikoki edo teknikoki gogorrenak diren bideak kentzen saiatu gara. Horregatik, zorroetan zama astuna eramanda ere, ia bidaia osoa bide erosoetatik egiten da. Helburu hori betetzeko asmoz, bide-gorri, zirga bide eta bide berdeetatik doa ibilbidea…
Badakizue gu non topatu. Eskerrik asko informazio hau zabaltzeagatik eta ostegunera arte!
Ilusio handiz prestatu dugu Getxon eskeiniko ditugun ikusentzunezko emanaldiak eta EGIZU taldekoei eskertu nahi diegu EH bizikletaz egitasmoaren berri emateko luzatu diguten gonbidapena. Eguberrirako aurreikusirik dugu bidaia honen liburuaren argitalpena. Gida honetan Euskal Herrian bizikletaz egiteko luzera ezberdineko 23 ibilbide borobil aurkezten ditugu.
Animatu zaitez eta diaporama ikustera etorri eta hasi hurrengo oporretarako bizibidaia prestatzen!!!!!