Josu Larrañagaren hitzak entzunda karieteak izan ginen apurtxu batean. Domekan, Arabako lautadan ondo gorderik egon den altxorra bisitatu genuen. Eguraldi hotza egin arren, denok disfrutatu genuen denboran bi mila urte atzera eginda. Harritu egin ginen aspaldiko Euskal Herriko hiririk inportanteenean geundela ikusita. Bost metroko harresia, militarren barrakoiak, mosaikoak, etxeen oinak, ubideak, kaleak… Zenbat gauza harrigarri gehiago emango ote digu Iruña-Veleiak?
Hitzordua, badakizue, 2026ean 😉
Mahatserriko berbalagunen blogean
http://www.asapala.org/mahatsorriak/berbalaguna
haien jardueren berri eta iruña-veleian egindako argazkiak eskura izango dituzue.
Katedraleko txanoarekin bat baino gehiago agertzen da eta!