Irati Jimenez gonbidatu dugu Martxoaren 28an eta Algortako Aldai Kulturgunean arrastiko 8etan elkartuko gara Uribe Kostako irakurzaleok; "Bat, bi, Manchester" bere eleberria izango dugu hizpide. Gure herriko idazle gazteek esateko dutena, sortze prozesua, zailtasunak, haien ikuspuntua interesatzen zaizkigu, eta horregatik Iratiri luzatu genion gonbidapena.

Irati Jimenez & "Bat, bi, Manchester"

Zer edo zer gehiago irakurri nahi baduzu eta Irati hobeto ezagutu, Xabier Mendigurenek egindako elkarrizketa hau duzue, bestetik Nontzeberri web gunean argitaratutakoa bisita dezakezue.