Toloño mendilerroa ezagutzen duzue? Iparraldean Arabar errioxari babesa ematen dion mendikatea da, harrigarria eta ederra. Bertara joango gara datorren zapatuan, euskalmeten arabera eguraldi ona izango dugu Palomaresera (1446m) igotzeko. Algortako Telletxe plaza aurreko parkinean geratuko gara 8:30ean, eta egun pasa egingo dugu.

Josu Esnaolak oraingoan ere gidatuko gaitu, eta hementxe duzue egingo dugun ibilbidea:

Prest bazaudete deitu (619 93 55 41) edo emaila (egizugetxo@yahoo.com) bidali, betiko legez. Animatu eta zapatura arte!