Somportera joaten gara urtero asteburu pasa, kirola egin, lagunekin egon, familian, ederto pasatu, hau dena euskaraz. Otsailaren 22an, barikuan Getxotik aterako gara arratsaldean. Jakako Oroel hotelean gaua pasatu eta zapatu goizean Somporteko estaziora joango gara. Bertan 2 orduko ikastaroa izango dugu, talde bat hasiberrientzat eta bestean esperientzia dutenek parte hartuko dute. Eguna bertan eman eta gero, arratsaldean Jaka bisitatzeko aukera izango dugu. Afaria hotelean bertan egingo dugu. Domekan egun osoan eskiatu ondoren etxera bueltatuko gara 21ak aldera.

Iaz eta duela bi urteko argazkietan ikusiko duzue zelan pasa genuen. Informazio gehiagorako deitu (619 935 541) edo eposta bidali (egizugetxo@yahoo.com). Animatu aurten!