Asel Luzarraga idazle bilbotarra gonbidatu dugu Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoan eta bihar Mozorroaren xarma nobelaz berba egingo dugu Villamonte Kultur Etxean arrastiko 20:00etan.

 

Eleberriak engantxatzen zaitu, Zigor protagonistaren mundu pribatuan sartzen gara berarekin batera Thailandiaraino joateko. Eta mozorro guztien atzean zer edo zer topatuko dugu…

Asel Luzarraga, Punkamiñe taldeko kidea eta blogaria ere bada.