Berbalagun eta gurasolagun taldeen argazkiak bildu nahi genituen, eta horretarako, hain zuzen, antolatu genuen zozketa. Norberak, bere taldeko argazkia egin eta guri bidali besterik ez zuen egin behar parte hartzeko. Saria 30 €ko txekea da, Algortako Orixa liburudendan euskarazko produktuetan gastatzeko.

berbalagunak gurasolagun taldea berbalagunak gurasolagunak

Egun hauetan 20 argazki jaso ditugu, eta 59 berbalagunek parte hartu dute zozketan. Flickr-eko gure albumean dituzue ikusgai. Batzuk irribarretsu, besteak serioago, gehienak mahai baten inguruan. Bizkaiera taldekoen argazkiak izan dira, duda barik, orijinalenak. Aktore lanetan aritu ziren kamera aurrean, zorionak eurei!

bizkaiera taldea bizkaiera taldea bizkaiera taldea bizkaiera taldea

Gaur eguerdian, agindu bezala, zozketa egin dugu, eta Rosa Zaballari tokatu zaio saria. Rosa ostiraletan lotzen da bere berbalagunekin, baina honetaz aparte askok ezagutuko duzue mendira askotan etortzen delako. Eta inoiz mendi ibilbideko kronika egilea ere izan da gure blogean. Berbalaguna, mendizalea, kronikagilea… lagun ederra. Zorionak Rosa! Eta ostiral honetan, nahi baduzu, gera gaitezke saria emateko.

rosa

rosa