Iraupen eskia gogorra omen da, batzuk ez dira egitera ausartzen, baina guri 5 axola. Urtero Somporteko estazioan antolatzen dugu asteburuko eski ikastaroa; iraupen eskia ezagutzeko modua izaten da batzuentzat, besteentzat, ordea, euren teknika hobetzeko bidea.

Lagunekin zein familiarekin joateko aukera dago, asteburu osoa euskaraz bizitzeko. Martxoaren 6an, ostiralean, Algortatik irtengo gara arratsaldeko 19:00etan. Gaua Jakako Oroel hotelean pasatuko dugu, hurrengo goizean gosaldu ondoren pistetara! 2 orduko ikastaroa izango dugu, hasiberrientzat eta esperientziadunentzat talde bereziak antolatuko ditugu. Norbera gustura egoteko eta asko ikasteko. Eguna pistetan eman ondoren, arratsaldean, Jakako alde zaharra bisitatuko dugu. Afaria hotelean bertan izango da. Igandean ere egun osoan eskiatuko dugu. Arrastiko 16:30ean irtengo gara autobusean 21ak aldera etxean egoteko.

Plana ondo dago, eta gutako batzuek urtero errepikatzen dugu. 2008ko argazkietan eta 2007koetan kuxkuxeatu ahal duzue zelan ibili ginen. Informazio gehiagorako deitu (619 935 541) edo eposta bidali (egizugetxo@yahoo.com). Familian datozenentzat deskontu bereziak daude, zuek animatu eta galdetu!