Oinarriak
1.- PARTEHARTZAILEAK: Uribe Kostako biztanleek zein herri hauetako ikastetxe/euskaltegietan dabiltzanek soilik hartu dezakete parte: Erandiotik Lemoizera bitarteko herritarrak. (Erandio, Leioa, Getxo, Berango, Sopela, Barrika, Plentzia, Urduliz, Gorliz, Lemoiz)
2.- KATEGORIAK: A kategoria: LHko 5 eta 6.mailak. B kategoria: DBH 1 eta 2 mailak. C kategoria: DBH 3, 4 eta Batxilergoak. D kategoria: Euskaltegietako ikasleak. E kategoria: orokorra (Lan guztiek hartuko dute parte kategoria orokorrean zuzenean)
3.- KOPURUA: partehartzaile bakoitzak narrazio bat aurkeztu ahal izango du. Lanaren gutxieneko luzeera folio batekoa (Din A4) izango da eta gehienez bi, alde bakarrean idatzita. Ordenagailuz idatzi behar da eta letraren neurria 12koa izango da. Lanek euskaraz, saririk gabeak, jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izan beharko dute.
4.- EUSKARRI bi onartuko dira lanak aurkezteko:
FORMATU DIGITALA: testu dokumentu batean datuak: (izena, deiturak, ezizena, kategoria, posta elektronikoa, helbidea, adina eta telefonoa) eta bestean lana ezizenarekin.
PAPEREAN: kartazal batean lanaren HIRUNA KOPIA aurkeztu beharko dira ezizenarekin. Jatorrizkoarekin batera, eta kartazal itxian, egilearen datuak sartuko dira (izena, deiturak, ezizena, kategoria, posta elektronikoa, helbidea, adina eta telefonoa). Kartazalaren kanpoaldean idazlanaren izenburua edo izengoitia eta zein kategoriari dagokion jarriko da.
5.- AURKEZTEKO EPEAK: Lanak aurkezteko epea 2009ko otsailaren 15etik apirilaren 8ra.
6.- AURKEZTEKO TOKIA: Formatu digitalean: egizugetxo@gmail.com. Paperean: Karitatea 1. sotoa-10. bulegoa 48991 Algorta/Getxo
7.- OHARRA: Aurkezteko baldintzak betetzen ez dituzten lanak atzera botako dira.
8.- SARIEN EMAITZA: 2009ko apirilaren 20an www.blogari.net/egizu blogean argitaratuko dira saritutako lanak.
9.- SARIAK: A, B, C eta D kategoriak: 50€ko txekea Orixa Liburudendan euskarazko produktuetan gastatzeko. E kategoria: 1. saria: 300€ 2. saria: 150€ 3. saria: 100€
10.- EGILEEK ezin izango dute sari bat baino gehiago lortu. Sariak eman gabe gera daitezke, epaimahaiak hala erabakitzen badu.
11.- EPAIMAHAIAREN erabakia nahitaez onartu beharrekoa izango da eta beraren iritzia nagusi izango da.
12.- AURKEZTEN DIREN LANAK Creative Commons lizentzia honen pean geratuko dira: Aitortu-Partekatu baimen beraren arabera 3.0 Unported. Honekin egileek espreski baimentzen dute aurkeztutako lanak edozeinek kopiatzea, banatzea, jendaurrean hedatzea edota lan eratorriak egiteko erabiltzea, beti ere jatorrizko egilea nor den aitortu eta eratorritako lana baldintza berdinetan banatzen badu.
Informazio gehiago: http://creativecommons.org/licenses/by-sa/3.0/deed.eu
Leave A Comment