alberto ladrón arana "arotzaren eskuak"

Gure bi berbalagunen eskutik jaso dugu Alberto Ladrón Arana gonbidatzeko proposamena, "Arotzaren eskuak" nobela irakurria zuten, eta asko gustatu zitzaien. Suspensezko giroak harrapatzen du irakurlea, arin egiten du aurrera nobelan serie-hiltzaile baten atzetik. Iratxe Retolazaren kritika irakurri eta gero erabaki!

Gogorik baduzu, otsailaren 26an, arrastiko 20:00etan Aldai Patronatuan lotuko gara Alberto Ladrónekin berba egiteko.