KORRIKA 16 korrika dator Getxora, Nafarroan dago orain eta, apurka apurka honantz egingo du milaka lagunek babestuta. Ongi etorri euskaraz bizi nahi dugunon herrira da aurtengo leloa, euskara konpartitu nahi dugulako, garena euskaraz izan nahi dugulako.
"Bidaia intimoak" dokumentala proiektatuko dugu Algortan eta Romon. Bihar, martxoaren 31n, Aldai Patronatuan 3 aukera dituzue Jon Maiak zuzendu duen dokumentala ikusteko: 10:00etan, 17:30ean eta 20:00etan. Apirilaren 1ean, asteazkenean, Santa Eugenia kultur etxean geratuko gara 9:00etan, 11:00etan, 17:00etan eta 19:00etan.
Apirilaren 3an 16:00ak aldera sartuko da Korrika Getxon. Berbalagunok San Nikolas plazan geratuko gara denon artean erosi dugun kilometroa hartzeko. Lekukoa nortzuek eramango duten osteguneko zozketan jakingo dugu. Adi egon beraz sms-ari!
Leave A Comment