ipuinak ederrak dira

Uribe Kostako ipuin laburren II. lehiaketan, apirilaren 8an amaitu zen lanak bidaltzeko epea. Eta aitortu behar dugu poz-pozik gaudela, 90 ipuin jaso ditugulako. Bai, iazko parte hartzea ia hirukoiztu da aurten, eta eskerrak zuei denoi eman behar dizkizuegu, idazleoi eta baita sustatze lanetan ibili zaretenoi ere.

Gaur argitaratu behar genituen irabazleen izenak, baina, data atzeratu behar dugu bi astez. Maiatzaren 4an hemen izango dituzue irabazleen izen-abizenak. Barkatuko diguzue, lan handia izan dugu eta epea luzatu behar.

Maiatzaren 29an parte hartzaile guztiok elkartuko gara sariketan; arrastiko 19:00etan Algortako Aldai Patronatuan izango da. Sariak eta diplomak banatuko ditugu. Gonbidatuta zaudete denok, ipuinik onenak entzungo ditugu eta amaitzeko merienda egingo dugu.